Kontsonante multzo

Hizkuntzalaritzan, bata bestearen osteko kontsonante sekuentziak kontsonante multzo edo kontsonante talde deitzen dira. Ingelesez, adibidez, splits hitzan /spl/ eta /ts/ kontsonante taldeak dira. Euskaraz, ostrukentzat hitzak bi kontsonante talde ditu: /str/ eta /ntʃ/.

Hizkuntzalari batzuen arabera, silabaren barruan gertatzen diren kontsonante multzoei soilik aplika dakieke terminoa. Beste batzuek diotenez, kontzeptua erabilgarriagoa da silaba mugen arteko kontsonante sekuentziak biltzen dituenean. Lehengo definizioaren arabera, extra hitzaren kontsonante multzorik luzeenak /ks/ eta /tr/ lirateke; bigarrenak /kstr/ onartzen du, fonetikoki [kst̠ɹ̠̊˔ʷ] barietate batzuetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search